ELKARGOKO BISITA BIRTUALA
Elkargoaren instalazioen bisita birtuala

Elkargora sarrera nagusitik sartzean, aurrean hall txiki bat aurkituko duzu, non Elkargoaren harrera dagoen. Harreraren atzean administrazioa dago. Administrazioaren ezkerreko lehen atea komunena da. Komunen atzean sistema gela eta artxiboa daude. Artxiboaren ondoan, eskuinean dagoen beste ate batean, bilera gela dago.
Administrazio gunearen atzealdean dekanoaren bulegoa dago, eta dekanoaren bulegoaren eskuinean taberna dago.
Administrazioaren eskuineko aldean bulegoak daude. Eskuineko lehen atea bisita gelari dagokio. Horren atzean proiektuen teknikariaren bulegoa dago. Hurrengo atea eskuinean idazkari teknikoaren bulegoa da. Azkenik, eta tabernara iritsi aurretik, informatikako teknikariaren bulegoa dago.

Biltokira sarrera nagusitik sartzean, hall txiki bat aurkituko duzu. Hallaren ezkerreko aldean prestakuntza gela dago, eta aurrean ekitaldi aretoa aurki dezakezu. Hallaren eskuinean pasillo txiki bat duzu, informatika gelara (hallaren ondoan) eta pasilloaren amaieran dagoen txokora sarbidea ematen duena.
Txokoaren ezkerreko aldean sukaldea dago, eta horren ondoan, ezkerrean, biltegia dago.
Txokoaren eta biltegiaren ateek beste pasillo batera ematen dute, eta horren amaieran liburutegia dago.
Larrialdi irteerak bat liburutegiko sarreraren ondoan dago, eta bestea Biltokiko sarrera nagusian bertan.
Bigarren solairuan, 4. departamentuan, prestakuntza gela dago.
Kokapena
Administrazioa:
Mª Diaz Harokoa, 10-Bis. Behegaina. 20. Dptua.
Prestakuntza (BILTOKI):
Mª Diaz Harokoa 10-Bis. Galeria–Rodriguez Arias, 71-Bis
Arreta ordutegia
Neguan: 8:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:30era (ostiral arratsaldetan itxita)
Udan: 8:30etik 13:30era (ekainaren 15etik irailaren 15era)
Kontaktua
Telefonoa: 94 439 60 83
Posta elektronikoa: secretaria@ingenierosbizkaia.eus
Webgunea: www.ingenierosbizkaia.eus
































