ENPRESA PROFISIONALEN ERREGISTROA

Hasiera » Herritarrak » Enpresa profesionalen erregistroa

Enpresa profesionalen erregistroa

Sozietate profesional bat (mugatua, anonimoa edo bazkideek aukeratzen duten beste edozein modalitatekoa) beren zerbitzuak banaka edo sozietateka eskaintzen dituzten profesional elkargokideentzat pentsatuta dago, ondare baten titularra den eta nortasun juridikoa duen enpresa baten bidez. Erakunde horrek, dela abokatu-bulego batek, dela industria-ingeniaritza teknikoko estudio batek, dela zerga-aholkularitza batek, erabiltzailearekin harreman zuzena du. Bertako kideren baten lanbide-egintzen ondorioz sortutako zorren erantzukizun solidarioa izango dute sozietateak zein jardun duen profesionalak berak.

2007ko ekainaz geroztik, indarrean dago Lanbide Sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legea, erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat kontratatzeko betebeharra ezartzen duena, sektoreko hainbat profesional biltzen dituzten sozietateetarako berariaz aplikatzekoa. Profesional bakoitzaren erantzukizun zibilaren garrantziari buruzko kontzientziazioa oso errotuta dagoen arren, ez zegoen hainbeste errotuta enpresen mailan, eta, horregatik, erantzukizun zibilaren eskakizuna behin betiko argitzera etorri da.

Zenbait profesionalek elkarrekin lan egiten dutenean, nahiz eta formalki sozietate profesional bat ez eratu, denen arteko zorrei ere erantzun behar diete solidarioki, nahiz eta legeak ez dituen behartzen aseguru bat izatera.

Lanbide-sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legeak erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat kontratatzeko betebeharra ezarri zuen, sektoreko hainbat profesional biltzen dituzten sozietateetarako berariaz aplikatzekoa.

Erantzukizun profesionala eska dakieke bai enpresari, bai zerbitzuak ematen dituzten edo lan edo proiektu jakin batean parte hartzen duten profesional guztiei. Oro har, erreklamazioak bereizketarik gabe zuzentzen zaizkie egindako taldeko, zerbitzuko edo proiektuko kide guztiei.

Ingenieros BIZKAIA - Registro Sociedades Profesionales