ELKARGOKIDE EGIN

Hasiera » Elkargokideak » Elkargokide egin
Colegiados-Colegiate
ELKARGOAN PARTE HARTU! ZURE ZAIN GAUDE!
  • 1. Ingeniaritzan Graduatua edota Industria Ingeniaritza Teknikoko unibertsitate-tituluduna zarelako, gure adarretako edozeinetan, eta lanbidean titulazio horietan oinarrituta aritzen zarelako.
  • 2. Erakundea indartzen duzulako, Elkargoak Bizkaian 4.000 kide baino gehiago ditu eta kolektiboaren interesak defendatzen ditu edozein forotan.
  • 3. Gaitasun profesionalaren eremuan eragina izan dezakete edozein aldaketen berri jasoko duzulako.
  • 4. Elkargune bat izango duzulako, Elkargoa, bai gai ludikoetarako, bai profesionaletarako.
  • 5. Elkargoaren bidez Europar Batasuneko, Estatuko eta Europako foro ofizialetan ordezkatuta egongo zarelako edota lanbideari eragiten dioten gai interesgarriak lantzeko aukera izango duzulako.
  • 6. Elkargo profesionalen antolaketa arautzen duen indarreko legeria, nazionala zein autonomikoa, beteko duzulako.
  • 7. Elkargoak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan parte hartu ahal izango duzulako.
  • 8. Elkargokide izatea eskubide bat dela, baina, gainerako elkargokideen aurrean, betebeharra ere badela ulertzen duzulako.
  • 9. Zure ekarpena zure eta lankide guztien onerako izan dadin, elkargokide izatera animatzen zaitugu. Erantzun Elkargoari, behar duzunean berak zuri erantzun diezazun.

Elkargokidearen alta online eska daiteke Elkargoan. Tramitatzeko, beharrezkoa da aldez aurretik Unibertsitateko titulua (jatorrizkoa) eta NAN bi aldeetatik eskaneatzea pdf dokumentu desberdinetan, eta dokumentu horiek elektronikoki sinatzea (ezkutuko sinadura) sinadura elektroniko aitortu batekin (Izenpe, adibidez). Halaber, beharrezkoa da karnet neurriko argazki bat izatea, jpg formatuko fitxategi batean eskaneatuta, eta eskuz sinatutako sinadura-formatu bereko beste fitxategi batean. Alta izapidetzeko, inprimakiko nahitaezko datuak bete eta aurretik aipatutako dokumentu guztiak erantsi behar dira.

Irakurri aurkezten diren .pdf dokumentuen sinadura elektronikoa behar bezala egiteko laguntzak.