AHOLKULARITZA JURIDIKOA

Hasiera » Elkargokideak » Aholkularitza juridikoa

Aholkularitza juridikoa

Elkargoko Aholkularitza Juridikoaren Kontsulta Zerbitzua doakoa da, eta honako aplikazio-eremuaren barruan profesional-, lan- eta zerga-arloko kontsultak barne hartzen ditu:

Jardun profesionalari buruzko aholkularitza

  • Jardun profesionala hastearekin lotutako betebeharrak (zerga- eta gizarte-aurreikuspenekoak, nahitaezko aseguruaren betebeharra), beste lan batzuekin bateragarritasuna, etab.
  • Atribuzio profesionalak.
  • Sozietate profesionalei buruzko aholkularitza.
  • Administrazioen aurrean planteatutako arazoei buruzko oinarrizko jarraibideak.
  • Erantzukizun profesionala: zibila, penala, administratiboa eta elkargokoa.
  • Lanbide-enkargua eta hura formalizatzea.
  • Erretiro-prestazioa eta jardun librearen bateragarritasun-kasuak.
Ingeniariak BIZKAIA - Aholkularitza Juridikoa

Zerga-aholkularitza

  • Errolda-aitorpena.
  • Fakturazioa.
  • Aldizkako zerga-betebeharrak.
  • Kontabilitate- eta erregistro-betebeharrak.
  • Sozietateen eratzea.

Lan-aholkularitza

  • Kontratuen tipologia.
  • Lan-kontratuaren gorabeherak (soldatak, aparteko ordainsariak, oporrak, kategoria profesionalak, aurreabisuko araubidea, etab.).
  • Kaleratzeari buruzko oinarrizko jarraibideak.
  • Kasuaren arabera, kaleratze-epaiketetan ordezkaritza posiblea, betiere elkargokidearen kontura, gai partikular gisa.
  • Erretiroari buruzko oinarrizko jarraibideak (kalkulua elkargoko kuotaren eremutik kanpo geratzen da).
  • Langabeziatik eratorritako prestazioei buruzko orientazioa.
  • Hitzarmen kolektiboei buruzko oinarrizko jarraibideak.

Zerbitzua jardun profesionalarekin lotutako gaietan soilik zentratzen da. Inola ere ez dira gai partikularrak artatuko, hala nola herentziak, banantzeak, higiezinen salerosketa, etab. Bere esparruak ez du barne hartzen Aholkularitza Juridikoak idatzizko txostenak egitea; planteatutako gaiari buruzko ahozko aholkularitzara mugatzen da. Elkargokideak urtean bi kontsulta egin ditzake, nahiz eta salbuespenez kontsulta kopurua handitu ahal izango den Elkargoko Zerbitzuaren arduradunaren irizpidearen arabera.