ERREGISTRO PROFESIONALA
Elkartekideen erregistro profesionala
Ingeniari bat behar duzu?
Elkartekide bat profesional gisa jarduteko Elkargoan erregistratuta dagoen egiaztatu nahi duzu?
Bizkaiko Ingeniaritza Graduatuen eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak – Ingenieros BIZKAIAk sortu du Ingeniarien Erregistroa, Eraikuntzaren Antolamenduari buruzko 38/1999 Legearen eta lanbide-eskumenei buruzko 12/1986 Legearen arabera jardun profesionalerako beharrezko baldintzak betetzen dituzten ingeniari guztiak bilatu ahal izateko, proiektuak egiteko, obrak zuzentzeko, neurketak, kalkuluak, azterlanak, peritazio-txostenak, balorazioak eta abar egiteko.

Aurkitu hemen
Ingeniari Tekniko Industrialen Erregistroaren bidez, non Elkargoak ziurtatutako ingeniari elkagokide guztiak agertzen diren.
Enpresaren bidez, non bere lan profesionalak sinatzen dituen freelance, soldatapeko edo sozietate profesionaleko kide gisa.
Behar duzun zerbitzu zehatzaren bidez, eskatzen duzun jarduera-eremuaren edo eskatutako lanaren espezialitate zehatzaren bidez.