MUPITI PROFESIONALA
Nork harpidetu dezake?
Mupiti Profesionala, Gizarte Segurantzako Langile Autonomoen Erregimen Bereziaren (RETA) ordezko asegurua da. Berau Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Aurreikuspen Sozialeko Mutualitatearen estaldura-sistema da, prima finkoaren bidez. Sistema hori Gizarte Segurantzako sistema eguneratzeari, egokitzeari eta modernizatzeari buruzko abuztuaren 1eko 27/2011 Legeak eskatzen dituen gutxieneko estalduretara egokituta dago.
“Mupiti Profesionala” izenpetu dezakete ingeniari tekniko industrialek eta ingeniaritzako graduatu elkargokideek, baldin eta beren konturako jarduera profesionalean hasten badira eta, horretarako, Mupiti aukeratzen badute afiliazioaren edota RETAn alta ematearen alternatiba gisa.

Zer estaldura eskaintzen ditu?
Mupiti Profesionalek estaldura hauek eskaintzen ditu:
Mupitik Heriotza, Baliaezintasun eta Aldi Baterako Ezintasun estalduretatik kanpo utziko ditu (amatasuna, aitatasuna eta haurdunaldiagatiko arriskua barne) RETAren alternatiba gisa Mupiti aukeratzen duten unean 65 urte edo gehiago dituzten mutualistak. Horrek esan nahi du ordaindutako kuota osoa (legezko errekarguak, zergak eta administrazio gastuak kenduta) erretiroa estaltzeko erabiliko dela.
Osasun-laguntza:
Abuztuaren 3ko 1192/2012 Errege Dekretuaren arabera, RETAren alternatiba gisa Mupiti aukeratzen duten mutualistek doan goza dezakete osasun laguntza publikoaz. Salbuespen izango dira urteko diru-sarrerak 100.000 eurotik gorakoak dituzten mutualistak.
Horretarako, dagokion osasun-txartela eskatu behar da Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean.
Gainera, Mupitik Sanitasekin duen lankidetza akordioari eusten dio, eta, horren bidez, osasun-laguntzako aseguru pribatu bat eskura dezakezu, oso baldintza onuragarrietan.
Kuotak
27/2011 Legearen arabera, gutxieneko kuota RETAren kuotaren %80 da. Kuota hilekoa da, eta, 2013ko ekitaldirako, hileko 205,38 eurokoa da gutxieneko zenbatekoa. Hurrengo urteetarako kuota aurreko ekitaldiko kuotaren gaineko %3ko gehikuntzaren bidez zehazten da.
Ordaindu beharreko hileko gutxieneko kuotaren zenbatekoa handitzea erabaki dezake elkargokideak, kuotaren igoera zein estalduratara bideratu nahi duen adierazita.
30 urtetik beherako mutualistek edo desgaitasuna dutenek, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, gutxieneko kuotaren %80tik %30era bitarteko murrizketa/hobaria jaso ahal izango dute. Kuotaren murrizketa edota hobaria mutualistak berariaz eskatu beharko du, eta prestazioak ehuneko berean murriztea dakar. Kuota murrizteko eskaera ez badator bat Mupitiren aldeko aukeraren hasiera datarekin, ulertuko da murrizketa edota hobari hori aplikatzeko ezarritako epearen zenbaketa eskaera egiten den unetik aurrera zenbatuko dela, betiere une horretan mutualistak eskatutako baldintzak betetzen baditu.
Epearen zenbaketa ez da etengo Mupiti Profesionalaren aseguruan izandako bajen ondoriozko etenak badaude.
30 hilabeteen zenbaketa ez da etengo Mupiti Profesional aseguruko bajen ondoriozko etenak badaude.
Kalkulu pertsonalizatua izan nahi baduzu, Mupitirekin jar zaitezke harremanetan 900 820 720 telefonoan edo secretaria@mupiti.com helbidera idatziz.
Noiz kontratatu Mupiti Profesionala?
Kontratazioa Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emateko eskaera izapidetzearekin batera egin behar da.
Kontratuak ondorioak izango ditu Mupitiren aukera gauzatzeko eskatzen den dokumentazio guztia Mutualitatean sartzen den egunetik aurrera.
Elkargokideak, MUPITI aukera izan arren, RETAn alta ematea erabakitzen badu, Administrazioak ulertzen du etorkizunean ezingo duela MUPITI aukeratu alternatiba gisa.