BISATUEN EGIAZTATZAILE PUBLIKOA
Hasiera » Herritarrak »
Zer da bisatuen egiaztatzaile publikoa?
Bizkaiko Ingeniaritza Graduatu eta Industria Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialak zerbitzu berri bat jartzen du zure eskura, zuri entregatu zaizun eta Elkargo honen Zigilu Ofiziala agertzen den edozein Proiektu, Ziurtagiri, etab. baliozkotasuna egiaztatzeko aukera emango dizuna.
Horretarako, Bisatuaren edo Dokumentu Teknikoaren Egiaztapenaren (DTE) Zigiluan eta egiaztatu beharreko dokumentazioan agertzen diren datuetako batzuk sartu beharko dituzu, eta behin sartuta, egiaztatu erakusten zaizkizun datuak zure Proiektu, Ziurtagiri, etab.ekoekin bat datozela.
